Enpresa

1998-tik hona.

Master SILLA S.L. enpresa Lezaman (Bizkaia) dago. Aulkiak, mahaiak, mahai­zapiak eta osagarriak alokatu eta muntatzen ditugu mota guztietako ekitaldietan: gizarte, kultura, musika zein bestelako edozein motako ekitaldietan, espazio irekietan zein itxietan.

1998an sortu zenetik hona, etengabe handituz joan da eskainitako materialen kantitatean zein kalitatean, beti ere bezeroei aukera zabal eta profesionalena eskaintzeko helburuarekin. Biltokietan hornidura kopuru handia du edozein ekitaldi motari, handi zein txiki, erantzun ahal izateko.

LAN TALDEA

Gure lantaldeko langileek urteetan bildutako eskarmentua dute muntaketa zein aholkularitza lanetan. Hartara, Master SILLA S.L. enpresak irtenbide egokienak eskaini ahal dizkie bezeroei ekitaldi mota bakoitzari begira.

BEZEROAK

Produktu aukera zabalak eta kalitate handiak puntako lekuan kokatzen dute Master SILLA S.L. enpresa egungo merkatuan. Urtez urte eta unez une bezeroak erabat asez jardun du zerbitzuak ematen. Horren ondorioz, Master SILLA S.L. hasieratik izan da Bizkaiko udaletxe, instituzio, categing eta ekitaldietako enpresa gehienen hornitzaile nagusia. Urtez urte bezeroen fidelizazioa lortu izana eta merkatuan espazioa etengabe zabalduz joatea dira bere berme nagusia.

Zein da Mastersillaren esentzia?

Alokatzea

Ekitaldi mota guztietarako aulkiak, mahaiak, mahai-zapiak eta osagarriak alokatzen ditugu.

Garraioa

Aukerako kamioiak dauzkagu gure materiala ekitaldiaren lekura eraman eta zamalan guztiak bertan burutzeko.

Muntatzea eta jasotzea

Ekitaldi bakoitzaren antolaketaren arabera eskaintzen dugu alokatutako materiala muntatu eta jasotzeko zerbitzua.

Esperientzia

Daukagun eskarmentuak bermatzen du ekitaldi mota bakoitzari begira eskaintzen dugun aholkularitza eta koordinazio zerbitzua.

Menua